Saltatu nabigazioa

9.2.4.- Aittitta makurra I

Aittitta makurra I[1]

Orain dela urte asko gizon zahar bat bizi zen Lekeition. Hil egin nahi zuen, baina ezin. Horrela bada, behin Karraspio Txiki hondartzara joan zen eta Ama Birjinak zera esan zion: “Zure etxeko teilatuan belarrak hazten direnean, orduantxe hilko zara”.

Ordutik aurrera, gizonak egunero begiratzen zuen bere teilatua, baina sekula ez zen belarrik egoten. Horrelaxe zebilela, egun batean teilatura begiratu eta belarra hazten ari zela konturatu zen. Hori ikustean arin-aringa hasi zen Karraspio Txiki hondartzarantz, baina Isuntza hondartzan hil zen, eta harri bihurtu.

Harriaren izena Aittitta makurra da.

[1] Kaltzakorta, J. 2016. Lea Artibaiko ipuinak. Bizkaiko Foru Aldundia.  

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia