Saltatu nabigazioa

4.4.4.- Turpin dorrea

XVI. mendetik aurrera Traiña edo Gaztelua bezala izendatzen zen dorre hau  (argazkia), eta XVIII. mendera arte ez zen Turpin izenez ezagutuko. Tipologia aldetik, landa munduko dorretxeak hiriko egiturara nola moldatu ziren erakusten duen adibide argia da Turpin dorrea. Dendari eta Gerrikabeitia kaleek bat egiten duten puntuan kokatuta dago eta kalearen eta hiriko zoruaren arabera moldatuak ditu bere forma eta egitura.

Harri sendoz egina, defentsa funtzioa bete zuten bi saetera eta harresi zati bat mantendu ditu. Hala ere, jauregi funtzioa bete izan du azken mendeetan, eta bi etxebizitzatan banatuta dago. XX. mende amaieran zaharberritu egin zen, eta bizitzeko egokitu.  

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia