Saltatu nabigazioa

4.6.7.- Korua

Korua (argazkia)

1516an erretaula polikromatu zuen Crisal maisuaren zuzendaritzapean eraiki zuten lehen korua. XVII. mendean, baina, gaur egun ikus dezakegunak ordezkatu zuen. 1653an esleitu zitzaion lana Endeiza harginari eta Urizar Zabalaren diseinua jarraituta eraiki zuen.

Beheratutako arkuen gainean dago eta azken horiek tenpluko zutabeei atxikitako pilastra kaxeatuak dituzte euskarri. Bere behealdeko ganga izarrez beteta dago eta trazadura kurbatuko nerbio konbatuak ditu, zizelkatutako erroseta-giltzarriekin batera. Karela, arto-buru itxurako korapiloa duen burdin hesiarekin batera, XVIII. mendekoa da.

XVII. mendean egin zuten, oraindik ere, ikus dezakegun aulkiteria. Baina koruko altzaririk nabarmenena organoa da (argazkia): Cavaille-Coll etxeak egindako instrumentu zoragarria. Trakzio mekanikoko sistemarekin funtzionatzen du eta 54 notadun eskuko bi teklatu ditu. Azken horiei 30 notatako pedaleria erantsi zitzaien 1930. urtean. Bere tutuak txahu handiko mazoneria neogotiko batean daude txertatuak.

Organo hori Jose Javier Uribarrenek eskuratu zuen Parisen 1854an, eta 20.000 franko ordaindu zituen. Horrez gain, bere instalazioa eta organojolearen prestakuntza ordaindu zituen.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia