Saltatu nabigazioa

2.2.2.- Solutre Aldia (K.a. 22000-16000)

Ageri den hurrengo garaia Solutre Aldia da. Fase honetan Last Glacial Maximun izenez ezagutzen den aldi klimatikoa gertatu zen. Izotz geruzak bere hedadura handiena hartu zuen, eta inguru honetan, urtean berrehun egunetan zero azpiko tenperaturak izan ziren, urtaro hotzenetan zero azpiko hogei graduko tenperaturara ere iritsiz. Prezipitazioak ere asko murriztu ziren, eta bizi baldintzak erabat gogortu. 

Azaldu diren aztarnen artean ia ez dago hezurrezko tresnarik, ez burilik. Bai ordea, ukitu laua duten punta handiak. Faunari dagokionez, ez da sasoi hotz horretan esperoko litzatekeen animalien aztarnarik agertu. Baina bitxia bada ere, geroago, aldi epelagoetan, badago elur-orein aztarnarik Lumentxan. 

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia