Saltatu nabigazioa

4.6.3.5.- Leihoak

Erdiko habeartea argiztatzen duten leihoak burualdeko aldean, hegoaldekoan eta oinen tartean daude, guztiak goiko mailan. Iparraldeko aldeak ez du leihorik. Guztiek dituzte arku zorrotzak, eta erlojuaren orratzen norabidean aztertuz gero, tenpluaren eraikuntza prozesuak izandako bilakaera estilistikoa ikusiko dugu.

Absideko leihoek hiru arku trilobulaturen gainean dauden zirkuluetako kuadrilobuluen diseinu bera jarraitzen dute. Lehenengoa eta hirugarrena goratuagoak ziren hasiera batean, baina horien trazeria dekorazio itsu baten bidez murriztu zen XIX. mendeko erreforman. Guztiek dituzte itxura geometrikoko kapitelak, azkenekoak izan ezik. Bertan animaliak izan daitezkeen figura batzuk daude. Habeartekoei dagokienez, lehendabiziko tartekoak antzeko diseinua du, bere trazadura zerbait konplexuagoa den arren, eta bere kapitelak gizakien buruekin apainduta dauden arren. Bigarren tartekoak sinpleagoak dira, eta bere arkuak borobilduta ageri dira; beraz, baliteke garai modernoetakoa izatea. Gainerako baoak, ordea, zalantzarik gabe XV. mendeko bigarren erdiko lanen emaitza dira, eta euren trazeriek gotiko flamigeroaren ondulazio arruntak erakusten dituzte. Azkenik, mendebaldeko fatxadako leihatea, handiagoa da. Gainera, bere beheko zatia kurbaz eta kontrakurbaz osatutako sare nahasi bat da.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia