Saltatu nabigazioa

4.4.3.- Yarza dorrea

PH-n, Joan Perez de Landaren izenean, Ateako zabalgunean dorre bat zegoela adierazten da. Gerora, badirudi bere alabaren senar Hernan Perez de Yarza egin zela dorrearen jabetzarekin, eta zenbait erreforma burutu zituela. Hala ere, 1613. urterako, jada, hondakinak baino ez ziren geratzen, antza su hartu ostean erori egin baitzen: “La torre de Yarça que se quemo cuyos paredones de piedra labrada estan en el portal que llaman haatea extramuros”[1].

Arraroa da ez berreraiki izana, familiak maila ekonomiko ona baitzuen oraindik. Ordutik aurrera orube bezala agertuko da dokumentuetan, eta lorategi bezala erabili zuen familiak. Gaur egun lorategi hori Udalarena da eta Usotegi izenez ezagutzen da.

[1] Velilla, J. 1992. Arquitectura y urbanismo en Lekeitio. Siglos XIV a XVIII. UPV-EHU: Serie Tesis Doctorales. 273.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia