Saltatu nabigazioa

2.2.3.- Magdalen Aldia (K.a. 16000-8000)

Magdalen Aldia Goi Paleolitoko “Kultura Handi” bezala izendatu izan da. Paleolitoko gizakiaren aro oparoena dela dirudi, bai teknologiaren garapena kontuan hartzen badugu, baita artearen ikusgarritasunari dagokionez ere. Aldi hori Europa osoan garatu zen.

Aurreko aldietan agertutako aztarnak gutxi eta zehazteko zailak badira ere, Magdalen Aldiko aztarna ugari ditugu Lea ibarrean. Hori dela, aurrerago garai horretako bizimoduaren deskribapen zehatzagoa egingo dugu.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia