Saltatu nabigazioa

2.3.4.- Artea eta apaingarriak

Arte higigarriari dagokionez, apaindurak dauzkaten objektuak agertu dira, batez ere Santa Katalina eta Lumentxan. Batzuk irudi errealistak dituzte –Lumentxako zaldi grabatudun plaketa (argazkia / kalkoa)  edo grabatutako orein adarra (argazkia I / kalkoa I / kalkoa II) – eta beste batzuek abstraktuak –Lumentxako hezurrezko eztentxoa–. Horiez gain, molusku, animalia hortz edo errekarri zulatuak agertu dira, jantziei josita edo zintzilikario moduan erabiltzeko prestatuak (argazkia I / argazkia II / argazkia III).

Labar arteari dagokionez, santutegi garrantzitsuak agertu dira gure eskualdean. Lumentxa, Atxurra eta Armintxeko aztarnategietan hainbat irudi zoomorfo eta ideomorfo margotu zituzten Paleolitoko gizakiek. Horien artean, adibidez, bisonteak, zaldiak edo lehoiak. 

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia