Saltatu nabigazioa

2.2.6.- Kalkotikoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa (K.a. 2600-800)

Brontze Aroan garrantzia handiagoa hartu zuten Lekeitio eta inguruko kobazuloek. Sasoi horretan aurreko aldiko trikuharriak bertan behera utzi eta lurperatzeko leku legez kobazuloak erabiltzen hasi ziren. Aro horretan, gizakiak aurretik inoiz erabili gabeko leizezulo txikiak hilobi bezala erabiltzen hasi ziren. Lehenago bizileku bezala erabiltzen ziren haitzuloek, badirudi, hilerri funtzioa hartu zutela. Horren aztarnak agertu dira, esaterako, Lumentxan edo Goikolaun.

Magdalen Aldian bezala, kasu honetan ere informazio zehatzagoa dugunez, aurrerago garai honen deskribapen zehatzagoa egingo dugu.

Amaitzeko, esan beharra dago, maila estratigrafiko horietatik aurrera, Lekeition ez dela Historiaurreko aztarna gehiagorik agertu. Hala ere, Lumentxako zenbait geruzatan Antzinaroko, edo zehazkiago esanda, erromatar aldiko materialak agertu dira. Buztin-ontzi zigilatuak –Terra sigillata– edo zeramika arrunta, Inperio Aldiaren azken urteetako buztingintza hain zuzen. Hala ere, aztarnon urritasunak iradokitzen duenez, badirudi behin-behineko okupazio aldi bat baino ez zela izan.

Arestian aipatu bezala, giza presentzia nabariena duten bi aldi nabarmentzen dira. Goi Paleolitoaren azken aldia (K.a. 11000-8000), eta Kalkolito eta Brontze Aroa (K.a. 2800-1000). Hortaz, garai horietako bizimoduaren deskribapen sakonagoa egin dezakegu.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia