Saltatu nabigazioa

5.1.1.- XVI. mendeko elementuak

Urmaela zarratzeko hormatzarra Behe Erdi Aroko eraikuntza mota da, XIV eta XVI. mendeetan hiribilduak babesteko eraiki ziren harresien estilo berekoa. Hasierako egitasmoan, horma hori hegoaldera luzatzen zen lerro zuzenean, edukiera handiagoko urmaela eratu eta errotari etekin handiagoa ateratze aldera. Egun, mareak behera egiten duenean, posible da oraindik ere, antzinako trazatua ikustea. Zarratzeko hormatzarra kai bezala ere erabili zen kanpo aldetik. Ekaitza zegoenean babesleku ona zen Lea ibaia. Hain zuzen, eskailera bat prestatu zen ontzietara jaisteko, ziurrenik, Ziarra harginak burututako lanen garaian, hau da, 1625ean.

 Ura sartzeko kanala errotaren ipar partean dago, ganga-forma du eta XVI. mendeko elementuetako bat da. Bere konporta, ordea, galduta dago gaur egun, eta ez dakigu zein zen bere kokaleku zehatza. Gangaren ezkerraldean, horman bertan, garai bereko lau sifoi ikus daitezke; sifoiek ura lau errotetara eroaten dute.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia