Saltatu nabigazioa

4.4.8.- Leniz dorrea

Leniz dorrea (argazkia I / argazkia II)  gaur egunera arte iritsi da eta Arranegiko zabalgunea zegoen tokian dago kokatuta, egungo Ezpeleta kalean, kofradia zaharraren ondoan. Baliteke PH dokumentuan Arranegiko dorre bezala izendatzen dena berau izatea. Lehendabizi Juan Ibañez de Arriagaren esku egon zen, eta ondoren, Antton Uribek lortu zuen bere jabetza. Jabe horrek, egin nahi zituen erreforma batzuen harira, Udalarekin zenbait ika-mika izan omen zituen. Horrez gain, badirudi Kofradiaren lehen egoitza eraikin horretan egon zela. Izan ere, oraindik ikus daitekeen moduan, bertako ateetako batean San Pedroren giltzak daude harrian zizelkatuta.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia