Saltatu nabigazioa

9.1.2.8.- Transkripzioa

Transkripzioaren inguruko oharrak:

  1. Hasperenik ez dagoenez ez dugu h-rik jarri.
  2. Bustidurak markatu egin ditugu: x, tx, ñ, ll, dd edo tt
  3.  [ʒ] eta [dʒ] hotsak adierazteko j hizkia erabili dugu (jibosuak, bijak) eta [x] hotsa adierazteko, berriz, ikur horixe (san[x]uanera).
  4. k + b > p edo k + d > t gertatu den berbetan k eta t parentesi artean jarri ditugu berba hobeto ulertzeko: argiri(k) pes, sorgína(k) tis.
  5. [θ] hotsa adierazteko ikur horixe erabili dugu: Torre Urkí[θ]a (Torre Urkiza)
  6. Lekeition ts eta z ahoskatzen ez direnez, tz eta s hizkiez adierazi ditugu.
  7. Gaztelaniaz esaten dituen esaldiak letra etzanez jarri ditugu: en[x]eneral
  8. Azentua azkenaurreko silaban daramaten berbei azentu-marka jarri diegu, eta azkenengoan daramatenei ez.
  9. Berbak hiztunak ahoskatzen dituen moduan transkribatzen saiatu gara. Hori dela eta, berba berak testuinguruaren arabera forma ezberdina izan dezake. Adibidez: eta/ta/da/txa, edo/ero...
  10. Hiztunak berba esaten amaitu ez duen kasuetan kortxete artean jarri dugu falta den zatia. Adibidez: deu[tze]

Hizlaria:

Transkripzioko hiztuna Bittor Txakartegi da (Lekeitio, 1932), 85 urteko kapitain erretiratua. Grabazioa 2012ko maiatzean egin zen, 80 urte zituela. Bere ofizioa dela-eta ia 40 urtez ibili da itsasoan. Kanpoan hainbeste ibilita, euskaraz gain, gaztelania eta ingelesa ere ederto ikasi ditu. Hala ere, herriko kultura, ondarea eta euskara lantzea eta aztertzea betidanik izan ditu gustuko eta euskaraz asko irakurritako gizona da.

 

 

Orduan, lenooko upiñ sárrak eta esta? Núndik etórten sirian da, euki biou kontúan, ba, ontxe dala denpóra gitxirarte, esate baterako, etxíitan da eseuan radijórik eseuan telebisiñorik da argiri(k) pes. Argija gure denpóran ba, bonbílla bat amen da béste bat an béste aldian, da erdi illunetan da kaliin da be ba se esani(k) pes. Do orduan, aurreráo, on dala denpóra gitxi nao esaten baiña, on dala egun urte ta berréun urte ta, argirik eseuan kalíitan da pentza bes, da etxíitan bes. Do orduun etorten sirin órrek, bates be neguan, jute siñiin, gu be bai geure sasoiin be, etxe batera juten giñian da an bátzen giñiin igual e famíli bi edo iru neguan upíñak kontáten. Bat eote san, bates be bat eote san, ba asko ekijena upíñak, upiñ asko ta semat bilddur geijookúak. Baiña en[x]eneral errija be beti illunetan da beti ekuan bilddurra, errijan ero au pasa dala edo fantásmak daosela ta, errijan be bilddur asko eote san da órtik etorte siriin gero órrek e etorkisúnak edo se esan dóu? Ero órrek leiéndak eta órrek upíñak eta esta? Ixángo sirin egíjak edo ixángo sirin gusúrrak, baiña beintzat e, bilddurrera edo bilddurrágas sortute sirin e órrek istoríjak, istoríjak ero leiéndak. Da amen e Lekitxoko órrek iru, esate baterako, iru upiñ daos amen.

Ba, da bat asten da esaten selan lagun bi Lekitxon, bata arotza san da bestiik burdiñan etxe eban biarra, da bijak sirin jibosuuk[1]. Suek esautu dosúe jibosorik?

Es Lekitxon es. Nik es.

On es, on es baiña.

A bai, bai. Bat esautu dot, andra bat Lekitxon.

Baiña ori etorte san, jaijokéran ba, partúun e txarto datorrela ta tira batétik ero tira bestétik eta jiboso, ume umetátik jiboso árek eta illartían. Bueno ba ónek e aros bíjak, bata arotza ta bestía, burdiñan etxe eban ori beste beren laguna, jibosúak sirian da entzute andikúuk errijan, klaro. Da ónek e arotzari, bates be arotzari, gustaten jakon e Antzoris[2] puntára muturrera jutía arrañetan, da denporii pasate eban da gero ba etxerako be ba beti ekarte eben jakija, aparija ero. Badoi beren e kaiñaberiáas da badoia Antzoriséra da, egun artan, denporía pasaten da denporii pasaten da estator arraiñik da nai dau ba seoser etxera erutéko da etorten jako gaua etorten jako. Da orduun, eseuales argirik ándik da ara goiko kaleraiño, beitu selako ori, argi barik eta beti esan doun modura bilddurra eukitxe eben, noonok urten ero, fantasmáren batek ero seoser engotzolakuan, da pentzaten dau an e Eluntzétan[3], an baserríjan, ba lagúna(k) taukoseles, onduun onduen ba Eluntzetára jutía. Da badoii badoia, baiña, bidian gomutáten da selan árek e txakur andi bat taukela da a txakurra, da bera okerra san txakurrori, se gabas igual eseban esaututen esta esta jauberi(k) pe eseban esaututen. Da onek etxen dau bilddurrágas etxera baserríra urreratu orduko, an e orduan, orduun sasoian, da geure sasoiin be bai, ba gastaiña arbola asko oote san. Amen e gerra denpóran da, Lekitxoko gerra denpóran, sémat mutill jute san ara gastáiñak aunakoxe sakutxúutan artun da etxera ta aixe aparitzako ixate san, arétxek gastáiñak eta listo. Ba badoia da gastaiña arbola bat suluu daukona, antxe sártzen da gure jibosua. Sártzen da, da alakóren baten ba lo. Badoo lo da gauerdíjan entzuten dau kánta bátzuk entzúten ditxu, kántak. Da nórtzu(k) tíras da? Ándren aosa, abotza san, da e, entzúten dau danak barréska ta saltóka ta kantáten da. Baiña beti kanta bat etxe eben. “Ástelena, mártitzena, éguastena, íru” da beste talde batek an, “ástelena, mártitzena éguastena, íru”. Beti kánta bat kantaten, estakije geijoorik eta. Eta orduan, berak, altzáten da andik da, berak esaten deutze “éguena, bárijakua, sápatua, sei”, esaten deutze berak. Da ixildduten dis, árek sorgína(k) tis ixates e, sorgína(k) tiras, árek sorgínak entzuten dabenían, gustóra ártzen dabe da eura(k) pe asten diras “ástelena, mártitzena, éguastena, íru” da bestíak “éguena, bárijakua, sápatua, sei”. Da nun do ori gixonori? Nun do ori? Nun do ori? Da topáten dabenían, ba ba[x]atúten dabe arbolátik da ikusten dabe ba jibuu raukona. Da se etxen dábe? Kéntzen deutze alkondarii, kéntzen deutze ta iortzíjak, iortzíjak, iortzíjak eiñ da jibuu kendu etxen deutze. Da, a, ori jibua ártzen dabe da arbólan adarrian eseitxen dabe da lixto. Da badator etxéra. Ya, txairo-txairo, guapo-guapo badator da andrii(k) pe estau esaututen jibo barik eta aiba kristó. Do orrooko eguniin domekía, da plasara badoi ta danak “e se se se pasa játzu, se pasa játzu”, ta, “ba bueno, ba ni amen noo ta”, baiña beren launak arék beste jibosuak e, nai dau jakin ia se pasa dan da kontáten dotzo, “ba beítu jun naix arraiñetan da gero berandu eiñdda, an Eluntzetako antxen e arboliik sélan suluu dáuko? Antxe sartu naix da gabas e kantáten, kantáten da auxe pasa jat”, “eta orduun se engot? Ba neu be júngo nas?”, “ba bai, juan, juan”. Da jutén da beren launori, da an dao arbólan sartúnda, da pasáten da denporii ta aburridúta óndik estator iñor be. Goixetik jun da ba da gabeerdirarte aburriduten dago. Da alakóren baten, sentiuten dau selan árek kantaten daosela [x]a[x]a[x]a[x]a[x]a, da “ástelena, mártitzena éguastena, íru” ta “éguena, bárijakua, sápatua, sei”. Da beti, beti, bardiñ beti bardiñ, se kóño. Da altzaten da, da arbolátik ba[x]atúten da, da esaten deutze berak “dómekia sáspi”. Berak aréri. Sorgiñári. Da orduun, sorgíñak okerretarako artun dábe, ártzen dábe. Se iru, ástelena, mártitzena éguastena, iru, esta? Iru diras, da éguena, bárijakua, sápatua, sei. Da orreas ondo konpa[x]inaten di ta, bestíak “dómekia sáspi”. Agarráten deutze ta emon koñó. Aixe enbiarra sorgíñak. Apurtu etxen dabe. Da lelengótan, lelengótan, e pentzáten dabe lengo gixona dala, lengo, lengo ori arotza dala, baina “es, es guk arerí kendu eutzaun jibúa, baiña orrék amen dauko jibúu”. Da, “a bai”. Orduan, juten dis arbolára, da arbolátik kéntzen dabe arotzen jibúa da amen imintxen deutze, aurríin imintxen deutze. Atzíin dauko bat da aurríin imintxen deutze beste bat. Da urrooko egunin, sapatuu barik domékan, baroi plasara ta jibúu aurrétik eta atzétik tauko. Orixe da upiña. Lelengóko upiña.

Politxa. Bai benétan be.

Lenóo, beintzat, umiári txa asko gustaten jakésen órrek gáusok.

Eske, peni da órrek ipuínak galtzía.

Ba elitzateke galdu biar. Da nik esan neutzen anderéño bustiari txa, ba, ba. Eskólan ta badaukes árek, irurak taukes, iru eskólak taukes neuri kopíjak atarata. Konta bileukíe, díñot nik. Bien, au sein dda? a señerúuna[4].

Esan doten modura, orduun e, erri gustia argi barik eote san. Da améndik eta talárutz[5] eseuan etxeri(k) pe, auxe san askanéngo kalia auxe da, Ormetxe kalía, kalle Naréa da améndik arutz eseuan, etxe bape eseuan orduun sasoian. Da an e tálan be, tálan be, a ronpeolas da barrija(k) tiras, baiña san[x]uanétik[6], esate baterako, da islara ya distantzíja dao ba eseuan eser, an e bertan atxa batzuk, da gero beste bustia ura san. Da ónek señerúuk, neguan, jun biar ixate ében argi barik beren e órrek, ser da ori? Argijákin. Ori farola, farola baiña, eskuera, estot esango. Farolákin jute sirían ara, baiña beti, ba bidíitan da beti, seoserek urtéko tzolakuun da, beti bixi siriin bilddurrágas, da ara allaáten siriniin, san[x]uanera allaáten sirinian entzute eben, urrunian, entzute eben kántak, kántak entzute ebesen. Da kántak ondo kantáta, ta selako abos fiñáas, da eote sirin eúrak e enamoráta eote sirían arékin kantákin. Antxe islako an entzute ében, da beti ba nai ében, ia nor dan ero ori olako kánta edárrak kantate ebasana. Da olántxi(k) tabixela, amen onetátik, káian da ikusten, da beti eote sírin neguun eueldi txarráas da, ia gausak ondo badóos, txalúpak eta ondo badábis. Da alakóren baten, egúnen baten, ikusten dabe islátik, islátik eta ondarrera, katu andi bat igiri. Da beira-beira dos da ondarrera allaaten danian andra formaten da katua, kóño. Da andria, ganéra, seláko txabála, txabála edarra ule lusiáas da. Da an doii da esaten deu[tze] jentiári auxe ta auxe pasa da. Ta iño(k) pe esteutze siñistúten esta? Da pasáten da denporii ta an dos itxóten, osterabe, ia ikústen badábe ori katuori an igiri. Estabe ikústen, baiña bai améndik eta san[x]uanera doiséla, ikústen dabe béste katu edar bat. Da bijetátik, señero bijetátik batek artun arrija da buruun joten dau katua. Urreóko eunian Lekitxoko txabalárik eta edarréna, bendáta burua. Aiba kóño! Orduun auxe ra.

Da órti(k) tator órrek e upíñak eta asmáta ta etxe ebénak. Da ordúun be pasa san, ba orduun, auxe ra a katua ikusi douna igiri jun dana, ta auxe neskii da. Da geratu san betiko markáta, a neskia. Betiko geratu san. Karlóta tuertia esate eutzen berari, ixena, gero. Da bixi san a kalle Tortóla sélan? Kalle Tortóla, an e ontxen e an eon da, esangot, milla ta iruréun da ogéta seijan eiñ san Torre Urkí[θ]a, euan or kalle Tortólan a etxe saar bat ikúste genduna, Torre Urkí[θ]a san. Da ortxe bixi san ori emakumiori gero, ori tuertiori. Da tuertia beti san despresijáta, pentsate ebalako jentíak da a sorgiña sala. Da gixa[x]ía, eúnen baten, ba gaixotu san, gaixotu san. Da júten jako ba jentía, medikúu ta abadíi ta júten jakos. Da abadíi ba erresúuk eta etxen, da bestíak nai eban, bertan eukan arkia eukan ba, ikusi antxe ser daon. Pentsáte ebeláko, beren e, an e, urríik ero, a saber ser daukon arék esta? Da íltxen dola, altzáten da ta estotzo isten a ka[x]oia sabáltzen. Alakóren baten, íltxen da, íltxen da, da gero badois, sabáltzen dábe ori ka[x]oiori da ikústen dábe an esebe estaona. Euasan ónek e, ortuétan da san[x]uan egunían imitxen sirian eriñótzak, eriñótzak, ónek kurtzijuaas. Estakitx eiñ bosue iños, eríñotz adárrak aunan kurtzijuan bedeinkatúten sirian elixan. Ontxe be etxen da. Bedeinkatúten sirian da gero imitxe ebesen ortuétan da imitxe ebésen pertsóna, baiña, askok, ero esángo neuko geijénak. Gaur be bai e, baserritxárrak eta, sártzen dabe lurrian ba txingórrik eta es, ero eurijáas es alperrik galdutéko an sartun dabesen gáusak. Ba a Karlota tuerta gixa[x]íik eseukan esébe. Da aretxe(k) bakárrik da pentsate eben a basala. Ori da ba, lenaóko istoríjak selakúuk askotan e pentzáte ebenían basala a noonor, esan esébe.

[1] Jiboso: konkorduna

[2] Antzoriz: Lekeitioko lur-mutur bat. Itsasargia dago bertan.

[3] Eluntzeta: Lekeitioko bi baserrietatik bat, Ispasterrera bidean dagoena.

[4] Señeroak (Zeineroak): goizean goiz itsasora joateko arrantzaleak esnatzeaz arduratzen ziren, kalerik kale euren izenak oihukatuz.

[5] Tala: Lekeitioko kaiko sarrera. Lehenago talaia zegoen bertan eta hortik datorkio izen hori.

[6] Sanjuan: Talan dagoen ermita.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia