Saltatu nabigazioa

4.4.10.- Yarza dorrea edo Hondarreko dorrea

Antza, egun Marina taberna dagoen lekuan zegoen kokatuta Yarza dorrea (argazkia). PH dokumentuan agertzen ez den arren, XVI. mendetik dago lekukotuta. Badirudi dorretxe horixe izan zela Yarza leinuaren jatorrizko bizilekua Lekeition.

Dorrea hondartzaren ondoan zegoen, elizatik oso gertu, harresiko ateetako baten aldamenean, eta badia kontrolatu zitekeen bertatik. Bere kokalekua ikusita, pentsatzekoa da elementu defentsibo garrantzitsua izango zela, ez soilik jabeentzako, baita hiribilduarentzako ere. Egun ikusten dugun eraikina, ordea, ez da lehengo bera. Baliteke oinarrian dituen horma sendoak berberak izatea, baina gainerako guztia berria da. Arranegi kalean egin ziren obra batzuetan, aurretik egon zen dorrearen behegaineko pabadura agertu zen.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia